XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrelako zerbait egiten ez bada, eta marrazkiaren zati bakoitzean ez baldin bada behatza biltzen, etengabeko marrazki bat egiten ari dela ulertuko da, eta hori benetan oso zaila izango litzateke interpretatzeko.

Behatzarekin seinalatzen den bezala, egin daiteke gorputz osoarekin ere, hau da, ibiliz; eta gu biribilean ibiltzen bagara, haurrak biribil bat marraztu beharko du.

Baina kontu izan honekin!.

Gure gorputza mugimenduaren bitartez marrazki bat egiten ari den bitartean, seinale adierazgarri bat eduki behar du (besoak zabalik, adibidez) hori egiten ari dela jakinerazteko, eta ez bada marrazten ari, beste bat (besoak bilduta, esate baterako).

Oso interesgarria da ariketa hau ere, eta oinarrizkoa gainera gerora begira.

22 LERROAK ERANTSI COLLAGE ERAN.

Helburua da, lerroa gorpuztu eta berorri balio unitarioa ematea.

Beraz, lerroak ez ditugu marraztu bakarrik egiten, baizik eta baita egin ere, eta horrela, collage baterako elementu bezala erabiltzen ditugu.

2,3 Txarol, kartulina, etab.ekin xingolak egin (zuzenak, ondulatuak, zutokerrak...) eta beroriez baliatu collageetarako.

Txotxak eta hariak ere erabil daitezke.

Hariak erabiltzea interesgarria da (hari lodiak, artilea), eta marrazki-zati handi bat egin nahi badugu, berriz, berori txotx askorekin edo artile-mutur asko bata bestearen ondoan ipiniz egin.

23 ERRITMO BATI JARRAITUZ ARRASTOAK EGIN.

3 Marra ondulatuak eta zutokerrak lantzen ditugunean, musikarekin ere erlaziona daitezkeela esan dugu.

Beraz, erritmo soil eta sinple batzuk motibatzaile direlarik, beroriek komuneko paper-tiretan edo folioetan interpretatu, lerro bat eginez.

Adibidez, Bat, bi, hiru, lau abestiarekin: Bat, bi, hiru, lau, batbirulau....

Hasieran ondulazioak handiagoak edo bananduagoak izan daitezke, baina batbirulauera iristean, bilduagoak izango dira ondulazioak edo zutokerrak.

Tonua oso gora doanean, berriz, marra ere gora.

Isil isilik dago abestiak olatuak eskatzen ditu, eta Pintto pinttok, berriz, zutokerrak.

Gai eta ariketa hauek nahiko zailak dira hasiera batean ulertzeko, eta Eskolaurrean proba bezala bakarrik sartuko dira, baina emaitzen mailan gehiegi eskatu gabe ordea.

Joko gisara besterik ez alegia.

24 LURREAN IGELTSUZ ARRASTOAK ZUTIK EGIN.

1,2,3 Makurtu gabe alegia eta ibiliz (makurtu gabe esaten denean, belaunikatu gabe esan nahi dugu; gerriak okertu beharko du noski).